Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Herrien indarraz... AHT Gelditu!

aralarkoahtrikez 30/12/2008 @ 20:15

Manifaren kartelaGauza jakina da AHT-ren egitasmoak ondorio ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural larriak eragingo dituela. Gehiengo sozial eta sindikalak behin eta berriro AHTrekiko aurkakotasuna adierazi duen arren, egitasmoaren arduradunek ezikusiarena eta entzungor egiten jarraitzen dute eta inposaketaren bidean urrats berriak ematen ari dira. Azken hilabeteetan AHT-ren obrak Euskal Herriko hainbat lekuetara hedatu dituzte krisian aurkitzen den eraikuntza sektorea zulotik ateratzeko asmoz obrei bultzada berri bat emanez. Hau da, krisiaren zulotik ateratzeko beraien errezeta bakarra: guztion diruarekin gutxi batzuen pribilegioak mantentzea!.

Obren bultzada honekin batera, bestelako mezu bat ere bidali nahi izan digute: "ez daukazue ezer egiterik, hau geldiezina da". Nagusikeria honen aurrean, indarrak batu eta inposaketari elkarrekin aurre egiteko garaia heldu dela deritzo AHT Gelditu! Elkarlanak. Azpiegitura hau gelditzeko bidean pausu berriak emateko unean aurkitzen gara, txikitzaileak lapurtutako lurrak berreskuratzeko unean aurkitzen gara. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei datorren Urtarrilaren 17an Arabako Urbina herrian burutuko den manifestazioan parte har dezaten. AHT gelditzeko guztiak beharrezkoak garelako, indarrak batu eta inposaketari aurre egin!.

Urtarrilak 17, obretara manifestazioa. 12:00etan Urbinako plazatik (Araba).

Un pueblo fuerte... ¡parará el TAV!

Como todos sabemos, el proyecto del TAV acarreará consecuencias tanto ecológicas, económicas, sociales como culturales. Aunque la mayoría social y sindical ha expresado una y otra vez su oposición al TAV, los responsables del proyecto han hecho oidos sordos y están dando nuevos pasos mediante la imposición. En los últimos meses, las obras del TAV han llegado a varios puntos de Euskal Herria, para con las obras dar un impulso al sector de la construcción, ahora en crisis. Esta es su única receta para salir de la crisis: ¡el dinero de todos pagará los privilegios de algunos pocos!.

Junto con este impulso a las obras, han querido hacernos llegar otro mensaje: "no teneis nada que hacer, esto es imparable". Ante este abuso de poder, AHT Gelditu! Elkarlana ha decidido que ha llegado la hora de unir fuerzas y entre todos hacer frente a la imposición . En el camino hacia la paralización de esta infraestructura, nos encontramos en el momento de dar nuevos pasos, precisamente en el momento de recuperar la tierra robada por los destructores. Es por esto que llamamos a todas las ciudadanas a tomar parte en la manifestación del pueblo alavés de Urbina el 17 de enero. Todas somos necesarias para parar el TAV, unamos nuestras fuerzas y hagamos frente a la imposición.

17 de Enero manifestación a las obras. A las 12:00 en la plaza de Urbina (Alava).

Abiadura Handiko Trenak Aralar mendian eragingo lituzkeen inpaktuei buruzko txostena

aralarkoahtrikez 23/12/2008 @ 22:09

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak azterketa informatzailea eta kritikoa egin du txosten honetan Nafarroako Korridorea eta "Euskal Y"-a lotzeari buruz. Sustapen Ministerioaren planen arabera, Ordizian edo Tolosan lotuko lirateke bi sareak.

Hori dela eta, txostenean lehenengo Zuasti eta Ordizia arteko proiektuaren deskribapena egingo dugu eta, gero, Zuasti-Tolosa arteko "F alternatibaren" ibilbidearen deskribapena. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zerbitzuak 1992an egindako ingurumen-azterketaren ondorio garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Aralar mendian "inpaktu kritiko ugari" sortuko lituzkeela ohartarazten da azterketa horretan.

Aldatzeko ingurunea

Gero, Aralar mendian (Ataunen eta Zaldibian) proiektuak izango lituzkeen inpaktuen azterketa (E alternatiba) aurkeztuko dugu. Proiektuak eragingo dion ingurune naturalaren zenbait alderdi azaltzen dira xehe-xehe kapitulu horretan, eta bi atal hauek azpimarratuko ditugu: batetik, AHT proiektuak eragindako eremuaren, Ataungo domoaren eta horren inguruaren, ezaugarri geologiko bereziak; bestetik, Inpaktu kritikoak eragingo lizkioke AHTk lurpeko hidrologiari, hots, Urzuloa, Aiaiturrieta, Osinberde eta Osinbeltz iturburuak elikatzen dituzten uretan.

Ondoren, Intereshandiko aberastasun naturalak ditu eragindako eremu osoak, eta Kultur ondare garrantzitsua duen inguruneari eragingo dio proiektuak atalak datoz. Bestalde, bada azpimarratzeko beste alderdi bat ere, AHTren proiektuak 10,300km egiten baititu Gipuzkoako aldean Aralarko Parke Naturalaren barnean, Nafarroako mugatik hasi eta Zaldibiako inguruetaraino. Hala ere, natur gune babestua izatea, antza, ez da oztopo azpiegitura hori gauzatzeko. Hain zuzen ere, Aralar aldea parke naturaltzat aitortzen duen 168/1994 Dekretuaren azken artikuluan "Autobideen, autobien eta errepide lasterren proiektuak" eta "Trenbide-garraioko azpiegiturak" eraiki daitezkeela adierazten da tamalez. Hori salatzeko, "Aralarko natur parkearen antolamendu-plana auzitan" atala idatzi dugu.

Informe potolo honek intaresatzen bazaizu, erraz aurkitu dezakezu Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladaren web horrian (www.sindominio.net/ahtez). Adibidez, hemen duzu euskarazko bertsioa (pdf artxibo bat, 2,5 Mbkoa), eta hemen gaztelaniazkoa (pdf, 2,5 Mb ere).