Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Abiadura Handiko Trenak Aralar mendian eragingo lituzkeen inpaktuei buruzko txostena

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak azterketa informatzailea eta kritikoa egin du txosten honetan Nafarroako Korridorea eta "Euskal Y"-a lotzeari buruz. Sustapen Ministerioaren planen arabera, Ordizian edo Tolosan lotuko lirateke bi sareak.

Hori dela eta, txostenean lehenengo Zuasti eta Ordizia arteko proiektuaren deskribapena egingo dugu eta, gero, Zuasti-Tolosa arteko "F alternatibaren" ibilbidearen deskribapena. Horrekin batera, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zerbitzuak 1992an egindako ingurumen-azterketaren ondorio garrantzitsuenak aipatuko ditugu. Aralar mendian "inpaktu kritiko ugari" sortuko lituzkeela ohartarazten da azterketa horretan.

Aldatzeko ingurunea

Gero, Aralar mendian (Ataunen eta Zaldibian) proiektuak izango lituzkeen inpaktuen azterketa (E alternatiba) aurkeztuko dugu. Proiektuak eragingo dion ingurune naturalaren zenbait alderdi azaltzen dira xehe-xehe kapitulu horretan, eta bi atal hauek azpimarratuko ditugu: batetik, AHT proiektuak eragindako eremuaren, Ataungo domoaren eta horren inguruaren, ezaugarri geologiko bereziak; bestetik, Inpaktu kritikoak eragingo lizkioke AHTk lurpeko hidrologiari, hots, Urzuloa, Aiaiturrieta, Osinberde eta Osinbeltz iturburuak elikatzen dituzten uretan.

Ondoren, Intereshandiko aberastasun naturalak ditu eragindako eremu osoak, eta Kultur ondare garrantzitsua duen inguruneari eragingo dio proiektuak atalak datoz. Bestalde, bada azpimarratzeko beste alderdi bat ere, AHTren proiektuak 10,300km egiten baititu Gipuzkoako aldean Aralarko Parke Naturalaren barnean, Nafarroako mugatik hasi eta Zaldibiako inguruetaraino. Hala ere, natur gune babestua izatea, antza, ez da oztopo azpiegitura hori gauzatzeko. Hain zuzen ere, Aralar aldea parke naturaltzat aitortzen duen 168/1994 Dekretuaren azken artikuluan "Autobideen, autobien eta errepide lasterren proiektuak" eta "Trenbide-garraioko azpiegiturak" eraiki daitezkeela adierazten da tamalez. Hori salatzeko, "Aralarko natur parkearen antolamendu-plana auzitan" atala idatzi dugu.

Informe potolo honek intaresatzen bazaizu, erraz aurkitu dezakezu Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladaren web horrian (www.sindominio.net/ahtez). Adibidez, hemen duzu euskarazko bertsioa (pdf artxibo bat, 2,5 Mbkoa), eta hemen gaztelaniazkoa (pdf, 2,5 Mb ere).


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>